XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neska haren edertasuna hain beste zan, printze dotorea ia arnasa gabe gelditu zala.

Printzesaren aurpegian ere hain beste ontasun, eztitasun eta begikotasun ikusi zuen printzeak ezin zuela mosu bat bekokian ematea erreprimitu.

Momentu hartan, printzesea haren lo luzatik itzartzen hasi zan.

Astiro, astiro altxatu zan eta haren begi ederrak printzea begiratu zuten.

Zizpuru bat bota zuen eta leunkiro esan zion: - Oi printzea! Zenbat itxaron zaitut! Printzea, hain hunkituta zegoen, ezin zuela hitzik esan.

Neskaren eskuak hartuta, belaunikaturik harenganako maitasuna deklaratu zion.